PISTAKO TXIRRINDULARITZA

Olaberriak diplomarik gabe amaitu du, hamahirugarren postuan

Lur jota agertu da: "Buruak nahi zuen, baina gorputzat ezin zuen. Tortura etengabea izan da”. Laura Trottek (Erresuma Batua) irabazi du urrea.

2012ko abuztuaren 7a
10:20
Entzun

Azkenean ez du bere helburua lortzerik izan Leire Olaberriak, eta hamahirugarren amaitu du omniuma, diplomarik gabe. Lehiaketako azken saioan, 500 metrokoan, zortzigarren izan da. 

Ez da gustora aritu Olaberria jokootan, taktika huts txikiei ezina batu baitzazio. "Buruak nahi zuen, baina gorputzat ezin zuen. Tortura etengabea izan da”", adierazi du finala amaituta, jota.

Urrea Laura Trottek (Erresuma Batua) irabazi du 18 punturekin. Zilarra Sarah Hammerrek (AEB) eraman du 19rekin, eta brontzea Annnette Edmondsonek (Australia), 24rekin. 

Aurreko saioan, scratch-ean, hamaseigarren izan da Olaberria. Horixe zuen diplometara gerturatzeko aukera bakarra, eta hartara, erasora jo du. Atzean, ordea, kontrol gogorra egin dute, eta lehertuta iritsi da esprintera Olaberria.

Azken eguna ilusioarekin hasia zuen: "Badakit podiuma jada ez dela nire helburua. Aurretik ere ez zegoen erraza, baina saiatuko naiz ahalik eta posturik onena lortzen. Ea diploma lortzeko gai garen", aitortu dio BERRIAri

Erregulartasuna saritzen du omnium probak, eta ezertan izar harrigarria izan gabe, bide horretatik dominen borrokan sartzeko helburuarekin ekin zion atzo Olinpiar Jokoetako lanari Olaberriak. Baina ez zuen gehiegi asmatu. 6. abiadako irteeran, 13. puntuazioan, 12. kanporaketan. Gaur, berriz, 14. hiru kilometrokoan, 16. scratch-ean, eta 8., amaitzeko, 500 metrokoan.  

Sailkapen nagusia

1. Laura Trott (Erresuma Batua). 18.
2. Sarah Hammer (AEB). 19.
3. Annette Edmondson (Australia). 24.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.