Mikel Olaetxeak eta Jon Ander Albisuk Bigarren Mailako binakakoaren txapela jantzi zuten atzo, Tolosan, Gorka Esteban eta Miguel Merinoren aurkako finala 22-16 irabazi ondoren. Beotibarreko harmailak goraino bete ziren, eta giro bikaina egon zen. Partida bizia izan zen, eta Olaetxea nabarmendu zen, hamalau tanto eginda, asko ikusgarriak. Lizartzako aurrelaria txapelketako pilotari onena izan da, eta 26 urterekin, Asegarcek estelar pare bat jokatzeko aukera eman diezaiola irabazi du kantxan.
Txapeldunek ondo bideratu zuten finala, 9-2 aurreratuz. Gorka eta Merinori partidan sartzea kosta zitzaien, baina hasierako sustoa aldendu zutenean asko orekatu zen jokoa euren pilotarekin (12-10 eta 14-13). Asegarcekoek, baina, berriz ereireki zuten aldea, 5-0eko partzial bati esker (19-13). 16-13koa tanto polita izan zen, Albisuk zabalean jotako bolea. Partida bukaera asko itsusitu zen, azken lau tantoak hutsak izan baitziren. Azkena Gorkak luzeegi ateratako sakea.
Olaetxeak eta Albisuk irabazi dute Bigarren Mailako txapelketa
Gorka eta Merino I.a baino gehiago izan dira finalean (22-16), eta Lizartzako aurrelariak hamalau tanto egin ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu