Olaizola II.a: «Bi entrenamendu egin ditut, eta sentsazioak ez dira onak izan»

Imanol Magro Eizmendi.
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Aimar Olaizolak zalantzekin ekingo dio etzi Buruz Buruko Txapelketari. Binakako txapeldun izan ondoren, bi entrenamendu baino ez ditu egin, eta ez du bere burua ondo ikusi. Hala adierazi zuen atzo Labriten eginiko pilota aukeraketan. «Bi saio egin ditut, eta sentsazioak ez dira onak izan; ez dut neure burua fresko sumatu. Etzi hobeto jokatu beharko dut irabazteko». Zalantza gehien, baina, belaunak sortu dizkio. «Sasoi puntuak baino gehiago kezkatzen nau. Oraindik baldar ikusten dut neure burua; buruz burukoan bat-bateko mugimendu asko egin behar dira, eta beldurra sumatzen dut oraindik».

Pilotei dagokienez, Merino eta Olaizola II.a gustura gelditu ziren, eta, Goizuetakoak esan zuenez, pilotak ez ziren uste zitekeen bezain desberdinak. Arratsaldean, berriz, Idoate eta Gonzalez Azkainen elkartu ziren, biharko pilotak aukeratzeko, eta antzeko hautua egin zuten: bote handikoak. Gaur, Eibarren (11:30) eta Zornotzan (16:00) egingo dituzte pilota aukeraketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.