Pilota. Buruz buruko Txapelketa

Olaizola II.a eta Barriola gustura geratu dira finaleko pilotekin

Gaur Atano III.ean egin duten aukeraketan, 105,7 eta 104 gramoko pilotak hartu ditu Olaizolak, eta 104 eta 102koak Barriolak. Igande arratsaldean izango da finala.

2007ko ekainaren 14a
14:08
Entzun
Igandean izango da pilotako Lehen Mailako Buruz buruko Txapelketako finala (18:00, ETB1), eta Aimar Olaizola Olaizola II.a eta Abel Barriola finalistak gustura geratu dira gaur eguerdian pilota aukeraketan. Donostian jokatuko dute finala, Atano III.a frontoian, eta hantxe egin dute gaur hautaketa. Jende asko bildu da.

105,7 eta 104 gramoko pilotak aukeratu ditu Olaizolak, eta 104 eta 102koak Barriolak. "Oso politak dira pilotak, txapelketako aurreko bi partidetan hartu ditudanen antzekoak. Frontisetik ez dira asko ateratzen baina lurrean ondo ibiltzen dira", esan du Olaizolak. Barriolak: "Gustura gelditu naiz neu ere. Nik aukeratutakoek frontisetik irteera ona dute eta lurrean ere ondo ibiltzen dira, Aimarrenak dezentez gehiago ibiltzen diren arren".

Bien ustez, finalerako ez dago faboritorik, eta "sakea eta errestoa erabakigarri" izango direla iritzi diote. Sasoiko iritsi direla aitortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.