Olaizola II.a eta Begino finalerdietarako sailkatu daitezke gaur, Iruñean

Irujok eta Merino II.ak baino bi partida gehiago irabazi dituzten arren, apustuak parean irtengo dira

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Iruñeko Labrit pilotalekua goraino beteko da gaur, berriro (17:15, Nitro), Irujo-Merino II.aren eta Olaizola II.a-Beginoren arteko binakako txapelketako sailkatze faseko bederatzigarren jardunaldiko partida ikusteko. Norgehiagokak ikusmin handia sortu du, eta Asegarcek azken unean salgai jarriko dituen zutikako ehun sarrerak baino ez dira gelditzen txarteldegietan. Ikusminaren erakusle, 400 pertsonatik gora bildu ziren herenegun bi bikoteek eginiko pilota aukeraketa ikusteko.

Asegarceko bikotea sei garaipenekin iritsiko da Labritera, tartean gaurko aurkarien aurka lorturikoa (22-15). Ordukoan, baina, Aritz Lasak ordezkatu zuen Irujo. Aspekoek, berriz, lau garaipen dituzte, eta, hala ere, artekariek dirua parean eskainiko dute. Arrazoia boladak dira. Olaizola II.ari eta Beginori uste baino gehiago kostatzen zaie finalerdietan sartzea ziurtatuko dien puntua lortzea, eta azken bi partidak galdu dituzte. Irujo eta Merinoren egoera, berriz, kontrakoa da, buruz buruko txapelduna gora egiten ari da, eta azken bi partidak jarraian irabazi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.