Olaizola II.a eta Beroiz ere sanmateoetako finalean ariko dira, bihar

Asegarcekoek 16-22 irabazi diete Titin III.ari eta Zubietari, eta Irujo eta Merino I.aren aurka ariko dira bihar, finalean

Erredakzioa
Iruñea
2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Gutxienez hamabi tanto egin beharra zeuzkaten finalean egoteko. Baina pilotari guztiei gustatzen zaien moduan lortu zuten atzo Olaizola II.ak eta Beroizek Sanmateoetako biharko finalerako txartela: partida irabazita. Joan den igandean 5-22 irabazi zieten Asegarcekoek Berasaluze VIII.a eta Beginori, eta atzo ere erraz antzean nagusitu ziren.

9-9kora arte parekatua izan zen partida, baina irabazleek 0-10eko partziala lortu zuten (9-19). Beroizek kontrolpean izan zuen atzean Zubieta, eta Olaizola II.a jolasean ibili zen aurrean. Titin III.aren erreakzioa tartean, azkenerako 16-22 amaitu zen partida. Irabazleek Irujo eta Merino I.aren aurka jokatuko dute bihar finala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.