Gaur aukeratu dituzte Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok lau t'erdiko finalerako pilotak. Irujo konforme agertu da Olaizolak norgehiagokarako aukeratutako materialarekin. Olaizolak, aldiz, ez du aurkariak aukeratutako materialaz hitzegin nahi izan baina ez da oso gustora gelditu.
"Konfidantzaz eta beldurrik gabe" agertu da Olaizola II, eskuan izan dituen arazoez galdetuta.
Finala igande arratsaldean jokatuko da, Bizkaia pilotalekuan.