Hona hemen, aurrerapen gisa, Aimar Olaizolaren bihar argitaratuko den elkarrizketan esandakoetako batzuk:
- "Beti dago baten bat ezagutu eta zerbait esaten dizuna. Edonora joanda ere eta beti dago ezagutzen zaituen norbait. Argentinara joan naiz, Venezuelara... eta beti dago euskal herritarren bat!".
- "Pilotari batzuk gainera azken aldian graziadun antzean dabiltza. Juanen [Irujo] gaian ere, azken urteetan bera izan da atzerapena eskatu duena. Iaz berak eskatu zuen atzerapena katarroarengatik eta aurten ere atzerapena eskatu du finalerdietan".
- "Argi dago pilota dagoen tokian badago telebistarengatik dela. Telebistak dakar jendearen arreta eta publizitatea, eta telebistarik ez balego ez luke izango orain duen oihartzunaren laurdena ere".