Pilota

Olaizola II.ak 22-5 irabazi dio Bengoetxea VI.ari finalerdian

Irujo eta biak ariko dira Buruz Buruko Txapelketako finalean, hilaren 24an, Bilbon. 

jon eskudero
2012ko ekainaren 9a
20:10
Entzun

Aimar Olaizolak erakustaldi galanta eman du Labrit pilotalekuan, eta 22-5 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Buruz Buruko Txapelketako finalerdian. Hasieratik izan da nagusi, 8-0 aurreratu baita. Bengoetxea saiatu da aurkariaren bolada eteten, baina ez du lortu. Nahi eta ezinean aritu da.

Olaizola II.aren eskuin besoa nola ote zegoen bazen zalantzarik, baina garbi geratu da erabat osaturik duela. Pilota gozatu eta ongi jarri du ezker horman, eta hor egon da partidako gakoa. Bengoetxea VI.ak 36 pilotakada jo ditu airez, eta horrek adierazten du une oro defentsa lanean aritu dela. 

Olaizola II.ak buruz buruko zazpigarren finala jokatuko du hilaren 24an, Bilbon, Juan Martinez de Irujoren aurka. Pilotazale askok desiatutako finala izango da, beraz. Ikusirik biak sasoi betean daudela, ez dago faborito garbirik, eta oreka espero da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.