Olaizola II.ak eta Beginok Bizkaia probatu dute
ESKU-HUSKA. Olaizola II.ak eta Beginok entrenamendu saioa egin zuten atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta biak gustura gelditu ziren. Goizuetakoak gustatu zitzaiola esan zion enpresari, eta atzelariak errebote bat baino gehiago jo zuen Olaetxearekin eta Zabalarekin jokaturiko partidan. Asegarceko bikoteak gaur du eguna pilotak aukeratzeko (11:30), Irujorekin eta Merinorekin batera. Iberoko aurrelariak proba egingo du, belauna nola duen ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu