Irudia. Donostia
OLATUAREN APARREAN!
Azken laurdenean asko ilundu zitzaion panorama Gescrap Bizkaiari, baina ez zuen etsi, eta fede horri eta zorte apur bati esker, derbia irabaztea lortu zuen. Marko Banic kapitaina eta Aaron Jackson joko antolatzailea ikusten dira argazkian, dagoeneko hain ezaguna egin den keinua egiten: blood sign, odol zigilua, garaipenetan taldekideen arteko harremana sendotzen duen keinua, Jacksonek AEBetako unibertsitatetik ekarritakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu