Olatuaren gainean dabil

Kaikuk irabazi du San Miguel ligako bederatzigarren estropada Pasaian, erlojuaren aurka, lan biribila osatuzBerdinduta daude sailkapenean Hondarribia eta Kaiku bera

Olatuaren gainean dabil.
Aitor Manterola Garate.
Pasaia
2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Asteazkenean Lekeition, Bizkaiko txapelketan, eta atzo, Pasaian, San Miguel ligako bederatzigarren estropadan. Kaiku bietan garaile. Olatu ona hartuta dabil. Lan biribila osatu zuen erlojuaren aurkako atzoko lanean, brankaz eta poparean dotore moldatuz, eta aise menderatu zituen aurkariak. Horietako bat Hondarribia izan zen. Hirugarren egin zuen, eta, horrenbestez, Kaikuk harrapatu egin du ligako sailkapenean. Berdinduta daude.

Lan deserosoak izan zituzten arraunlariek. Haizeak indartsu jozuen, eta, itsaso aldeko zatian, zikina zegoen. Hantxe erabakiko ziren bakoitzaren lanak. Gero, ibaiko zatian, gutxi-asko, indarrak parekatzeko aukera ematen zuten baldintzek; hor talde bakoitzaren indarrak nagusi.

Azkeneko txandakoek, dezente sufritu zuten kanporanzko luzeetan. Baina barruranzkoan, txistuan etortzeko aukera ez zuten alferrik galdu. Bi norabideetara ondoen Kaiku moldatu zen. Eguraldiaren gorabeherek gu- txien berari eragin zioten, eta hortik estropadako garaipena. Datu hauek argigarriak dira: barruranzko bi luzeetan. Denbora onena berea izan zen, eta kanporanzkoetan, bigarren eta laugarren egin zuen. Erregularrena izan zen, eta horrek saria ekarri zion. Besteak gorabehera gehiagorekin ibili ziren.

Azken txandan joan zen garailea, eta berarekin batera ziren Hondarribia, Urdaibai eta San Juan. Kaikurena izan zen denborarik onena erreferentzia guztietan. Hondarribia eta Urdaibai estuago ibili ziren. Bien arteko azkeneko aldeak azaltzen du hori: 26 ehunen hondarribiarren alde. San Juanek lan gehiago izan zuen lan osoa osatzeko. Kanporanzkoan eskas, eta barruranzkoan ondo. Kaikuk 26 segundo atera zizkion, eta beste bi txandakideek 13 pasa. Tartea halakoa izanik, Tiran sartu zitzaion aurretik, bigarren txandan joan bazen ere. Lan ederra egin zuen aspaldiko partez ligan, eta, etxeko trainerua ez ezik, Hondarribia eta Urdaibai gainditzeko gauza izan zen. Aldea oso txikia izan bazen ere hiruren artean. 58 ehunen barruan sartu ziren hiru ontziak. Galiziarrek txandan, San Pedrori, Astillerori eta Castrori atera zien aldeak emaitza ona iragartzen zuen, eta halaxe izan zen.

Beste ontzi batzuek ere gainditu zituzten ondorengo txandako traineru batzuk. Portugaleteren eta Zumaiaren kasua izan zen. Lehen txandan joanagatik, bigarrengoan aritu ziren Astillero eta Castro baino hobeto moldatu ziren. Bizkaitarrek zazpigarren egin zuten, eta gipuzkoarrek zor- tzigarren; bi espainiarrek, aldiz, bederatzigarren eta hamargarren. Herrialde horretako hirugarrena, Pedreña, oraindik ere okerrago moldatu zen, eta azken-aurreko egin zuen lehen txandan eta azkeneko sailkapenean. Kaikuk utzitako trainerua atera zuen, bereak ma- txura izan duela eta. Zierbena azken sailkatuak gutxi behar izan zuen aurrekoa gainditzeko, bi segundora ere ez zelako iritsi aldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.