Olazabalek jokatutako bi partidak irabazi ditu
ESKU-HUSKA. Mikel Olazabalek asteburuan jokatutako bi partidak irabazi ditu. Eskuko arazoengatik sei hilabete eman ditu geldirik, baina erabat osaturik dago, itxuraz. Larunbatean Leitzan aritu zen, eta 22-20 irabazi zien Peñagarikanorekin Jaunarenari eta Galarzari. Igandean, berriz, 18-13 irabazi zien, Larrinaga lagun zuela, Jaunarenari eta Arrutiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu