Oñatz eta San Miguel, finalerdien atarian
ERREMONTEA. Oñatz eta San Miguel Sagardoaren Txapelketako finalerdietarako sailkatu daitezke gaur, Etxeberria IV.a eta Etxeberria III.aren aurka irabazten badute. Bi bikoteek bina garaipen dituzte, baina Oñatz-San Miguelek bakarrik lortuko lukete sailkapena irabaziz gero. Gaurko jaialdian, halaber, Javier Urriza pilotalekuetara itzuliko da. Iruñeko aurrelariak bi hilabete egin ditu jokatu gabe bizkarreko arazoen erruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu