Datorren sasoian San Miguel Ligan lehiatzeko pausoa eman dute Ondarroak eta Aresek, igoera kanporaketako lehen jardunaldian abantaila lortuta. Erlojuaren aurka aritu dira Portugalete, San Miguel ligako azken-aurrena; Ondarroa eta Donostiarra, KAE 1 ligako lehen biak; eta Ares, Galiziako ligako txapelduna. Guzietan Ondarroa izan da azkarrena (22:34), eta Ares sailkatu da bigarren (22:40). Donostiarra galiziarrak baino 12 segundo motelago ibili dira, eta denbora hori berreskuratu beharko dute igandean San Miguel Ligan egon nahi badute. Portugalete izan da azkena, 23:07ko denbora eginda.
Bihar Portugaleten (12:00, ETB1) osatuko dute bigarren jardunaldia. Bi egunetako puntuak batu eta lehen biak ariko dira datorren urteko San Miguel ligan. Berdinketa bi egunetako denborek hautsiko dute.