Ondo atera da Gurpegiri egin dioten ebakuntza

2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
ATHLETIC. Atzo egin zioten ebakuntza Carlos Gurpegiri Gasteizko Esperantza klinikan. Mikel Sanchez medikuak egin zion, eta dena ondo atera zen. Athleticeko erdilariak sei eta zortzi hilabete artean egon beharko du jokatu gabe, joan zen urriaren 24an Valentziaren aurkako partidan ezker belauneko atzeko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.