Realaren aurkako partidan hartu zuen min Flañok. Ezker hankako belauneko lotailu gurutzatua apurtu zitzaion, eta gaur egin diote ebakuntza Nafarroako Unibertsitateko Erietxean. "Arazorik gabe" egin diote ebaketa.
Uda honetan kontratua berritu du beste urtebetez. Sinatutako akordio horretan jaso zuten bi aldeek hogei partida baino gehiago jokatzen baditu denbo raldi honetan zuzenean beste batez luzatuko zitzaiola kontratua. Lesioa tarteko, ordea, ezingo du partida kopuru hori jokatu. Osasunak, ordea, luzatu egin dio kontratua hala ere, eta Flañok esker hitzak izan ditu klubarentzat.