Ongi joan da Ruperri egindako ebakuntza
OSASUNA. Ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua apurtu du aste honetan Ruper Osasunakoak, eta atzo egin zioten ebakuntza Iruñeko San Miguel klinikan. 90 minutuz aritu ziren Alfaro eta Zipriain medikuak, eta ongi joan zen ebakuntza. Ez diote espero ez zutenik topatu, eta gaur edo bihar emango diote senda-agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu