Ophelie Aspord 16. izan da 10 kilometroko proban
IGERIKETA. Ophelie Aspord baionarra 16. izan zen atzo, Shanghain jokaturiko Munduko Igeriketa Txapelketetako ur irekietako 10 kilometroko proban. Irabazlea Keri Ann Payne britainiarra izan zen. Emaitza horrekin Aspordek ez du oraindik ziurtatu 2012ko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea. Bihar Aspordek bost kilometroko proban parte hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu