Iraupena. 81 minutu.
Pilotakadak. 810.
Sakez. Titin III.ak bat, eta Olaizola II.ak beste bat.
Markagailua. 0-1, 6-4, 6-5, 8-5, 8-7, 9-7, 10-9, 11-10, 17-12, 17-14, 19-14 eta 22-19.
Bestelakoak. Giro bikaina Bizkaia pilotalekuan, Bilboko Feriako lehen finalerdian.
Partidak Xala eta Aimar Olaizolaren arteko errebantxa ikusteko balio behar zuen, baina Lekuinekoak ezin izan zuen jokatu herenegungo partidan izan zituen belauneko arazo batzuengatik. Haren ordez, Augusto Ibañez Titin III.a aritu zen, maila onean ibili ere.
Partida parekatua izan zen lehenengo tantoetan, eta bietako inork ezin izan zuen bi tantoren aldea baino handiagoa lortu. Bi aurrelariek izan zuten horren errua (12-12). Orduan iritsi zen ordezkoaren susperraldia, eta David Merinoren laguntzarekin5-0eko partziala lortu zuten (17-12). Horietako batzuk tanto ikusgarriak izan ziren, Bizkaia pilotalekuko zaleak animatuz. Lehenik Mikel Beroiz esnatu zen, bi tanto jarraian eginda, eta ondoren Olaizola II.a. Goizuetakoak hiru tanto egin zituen jarraian, bat sakez eta bi dejadaz, eta lehendik jasotako partziala itzuli zieten galtzaileek (0-5). Bide batez, partida 19na berdindu zuten. Bikotearen partidako unerik onenak ziren, eta haien jokoan nabari zen, ohi baino gehiago arriskatzen baitzuten.
Behetik gora zihoazen arren, ez zuten jakin izan azken tantoetan lasaitasunez jokatzen, eta bi huts nabarmen egin zituen Beroizek. Partida maldan gora jarri zitzaien (21-19). Azken tanto horretan, Merino errenka aritu zen, eskuineko hankako bola igo baitzitzaion. Hala ere, tantoa egitea lortu zuten, garaipena eta finalerako txartela eskuratuz.
Gaur jokatuko da bigarren finalerdia. Berasaluze VIII.a eta Begino, Irujoren eta Laskurainen aurka ariko dira. Irabazten duenak, larunbatean jokatuko du Aste Nagusia Torneoko finala.
Irujo eta Zubieta, nagusi
Herenegun jokatu zen Donostia Hiria Torneoko finala. Juan Martinez de Irujo eta Aitor Zubieta nagusitu ziren Xala eta Aritz Laskurainen aurka (22-19). Hasieran akats ugari egin zituzten txapeldunek, eta horrek markagailuan atzetik joatera behartu zituen (5-10 eta 11-15). Baina partida aurrera joan ahala hasi ziren hobeto jokatzen. Horrela 8-0 eko partzial bat lortu zuten 19-11, eta markagailuari buelta eman zieten. Azkenean partzial hori erabakigarria izan zen. Soraluzeko pilotaria izendatu zuten Torneoko onena.
Titin III.a-Merino II.a 22. Olaizola II.a-Beroiz 19
Ordezkoa nagusi
Titin III.a eta Merino II.a sailkatu dira Bilboko Aste Nagusia torneoko finalerako; gaur jokatuko da bigarren finalerdia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu