Ordiziak irabazi, eta Bera Berak eta Gernikak galdu
ERRUGBIA. Ampo Ordizia izan zen Espainiako Ohorezko Mailako euskal taldeen artean irabazi zuen bakarra. Ordiziarrek 28-37 hartu zuten mendean Valentzia. Pegamo Bera Berak eta Bizkaia Gernikak, ordea, galdu egin zuten: donostiarrek 10-24 El Salvadorren aurka, eta gernikarrek 42-16 La Vilaren aurka. Sailkapenean, Ordizia hirugarren da; Bera Bera, bosgarren; eta Gernika, seigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu