Ordiziako Klasikoa, gaur, ziklista onekin baina iazko garailearen faltan
Gaur izango da Ordiziako Klasikoa. Goizeko hamarretan abiatuko dira txirrindulariak Ordiziatik; 165,7 kilometro egin, eta bertan amaituko da, ordu biak aldera. Zazpi mendate izango dituzte: bost aldiz igoko dira Abaltzisketara, eta bitan Altzora. Maila handiko ziklista ugarik parte hartuko dute. Gorka eta Ion Izagirre (Euskaltel), Aitor Galdos (Caja Rural), Pablo Lastras eta Andrey Amador (Movistar), Emanuelle Sella eta Fabio Felline (Androni), eta Johnatan Hivert (Saur) dira faboritoetako batzuk. Julien Simon (Saur) iazko garaileak, ordea, ez du parte hartuko. Orain dela bi urte, Gorka Izagirre nagusitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu