Ordiziaren eta Getxoren arteko derbia, gaur

Gipuzkoarrek eta bizkaitarrek jaitsiera postuak atzean uzteko partida jokatuko dute Trevijanon

Erredakzioa
2009ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Larri samar dabiltzan bi talderen arteko derbia ikusi ahal izango da gaur, Trevijano zelaian (16:00). Ampo Ordizia eta Getxo Artea Ohorezko Mailaren beheko postuetan daude. Goierriko taldea zortzigarren postuan dago, 24 punturekin. Bizkaitarrek puntu berberak dituzte, baina bederatzigarrenak dira. Sailkapeneko azken tokia, arriskutsuena, bost puntura dute. Hortaz, bi taldeei irabaztea komeni zaie. Joan den asteburuan, Getxok galdu egin zuen Urrezko Kopako finala, Gernika taldearen kontra. Ezustekoa izan zen eurentzat. Horregatik, gaurko partida irabazi egin nahi dute, galera handiagoa izan ez dadin.

Horrez gainera, Pegamo Bera Berak bihar jokatuko du Quesos Entrepinaresen kontra, Valladoliden (12:30). Donostiarrek irabazten badute, sailkapenean Valladolideko taldea gaindituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.