Cadiz 0-4 Athletic
Ordu erdirako utzi du erabakita
Athleticek nagusitasunez irabazi zuen atzo Carranzan, Cadizen kontra: 0-4. Marcelinok irabazi beharreko partida zela adierazi zuen lehia aurreko prentsaurrekoan, eta hasieratik horretara irtengo zirela. Jokalariek fin bete zuten hark agindutakoa. Estu hartu zuten lehen unetik Cadiz, eta ordu erdirako 0-3 ziren aurretik zuri-gorriak. Berenguerrek bi gol sartu zituen (5. eta 29. min.) eta Unai Lopezek beste bat (19. min.). Sasoi honetako lehen zatirik onena egin zuen Athleticek, aurkariari goitik behera nagusituz, eta etxekoen presioa ezerezean utziz. Bigarren zatiko lehen minutuetan Alvaro Cerveraren taldea saiatu zen arriskua egiten. Baina alferrik izan zen, abiadura baliatuz laugarrena egin baitzuen Williamsek (52. min.). Hortik aurrera partidak behera egin zuen, eta hurrengo norgehiagokei begira Marcelinok atseden eman zien Williamsi eta Raul Garciari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu