Ordubeteko saioa egin du Olaizola II.ak Labriten
PILOTA. Aimar Olaizola atzo aritu zen lehen aldiz frontoian maiatzaren 27an Julen Retegi kanporatu zuenetik. Olaizola II.ak ordubeteko saioa egin zuen atzo Iker Arretxerekin Labriten. Goizuetakoak Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du larunbatean, Labriten. Irabazleak Juan Martinez de Irujo izango du aurkari finalean. Iberokoak 22-18 irabazi zion herenegun Mikel Idoateri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu