Pilota hotsa itzuliko da bihar Uharteko Euskal Jai pilotalekura, urtebetez itxita egon ondoren. Oriamendik urte osoan ez du han jaialdirik antolatu.Pisuzko arrazoiak ziren jende eskasia eta pilotalekua egokitzeko egin beharreko diru inbertsioa. Sanferminetan, baina, ez zuen huts egin nahi, eta, Euskal Jai Fundazioaren bitartez, sanferminetako torneo klasikoa antolatu du. Lau bikotek jokatuko dute, eta guztira lau jaialdiko feria izango da.
Sanferminetakoa torneo erakargarria izango da, lau bikotek jokatuko dute, pilotari nafarrekin osaturikoak, eta ligaxka bidez garatuko da. Bihar jokatuko dira lehen jardunaldiko bi partidak. Urriza-Etxeberria III.ak Uterga-San Miguelen aurka jokatuko dute lehenbizi. Ezkurra-Lizasok eta Urtasun-Urrutiak gero neurtuko dituzte indarrak. Ostegunean irabazleek galtzaileekin neurtuko dituzte indarrak. Ostiralean, berriz, biharko bi irabazleek eta bi galtzaileek elkarren aurka jokatuko dute. Ligaxkako lehen bi sailkatuak larunbatean jokatuko dute finala. Torneoarekin batera, jaialdietan, buruz buruko txapelketarako atariko faseko partidak jokatuko dira.
Oriamendi Euskal Jaira itzuliko da, urtebetez itxita egon ondoren
Lau jaialdiko San Fermin erremonte feria antolatu du, hilaren 6tik 9ra, eta lau bikoteko torneoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu