Txirrindularitza-Italiako Giroa

Oricak irabazi; Dan Martinek galdu

Australiako taldeak irabazi du lehen etapa, eta txirrindulari irlandarrak, erorita, proba utzi du

Imanol Magro Eizmendi.
2014ko maiatzaren 9a
21:14
Entzun

Orica-Greenedgek irabazi du Italiako Giroko lehen etapa. Bi segundoko aldea atera dio Omega-Pharmari  Belfasteko (Irlanda) kaleetan barrena jokaturiko 21 kilometroko erlojupeko proban. Lehen maglia arrosa Svein Tuftek jantzi du, gaur 37 urte bete ditu eta taldeak opari polita egin dio. Dena den, irabazlea bainoago, albistea galtzailea izan da. Galtzaile handia egon baita: Dan Martin (Garmin). Taldeak erorikoa izan du eta Martinek proba bertan behar utzi behar izan du lepauztaia hautsita. Irlandarra itzulia irabazteko hautagaien artean zegoen. 

Faboritoen arteko lehian Rigoberto Uranek (Omega) eta Cadel Evansek (BMC) —3., 7 segundora— lortu dituzte markarik onenak. Besteak beste, 18 segundo atera dizkiote Rafal Majkari (Saxo); 50 Nairo Quintanari (Movistar); 53 Ivan Bassori (Cannondale) eta 1.33 Joaquim Rodriguez (Katuxa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.