Txirrindularitza

Oricako txirrindulariak nagusi Paris-Nizan eta Tirreno Adriatikoan

Frantzian Michael Albasini suitzarrak irabazi du laugarren etapa, eta Italian, Matthew Goss australiarra izan da azkarrena bigarren etapan. 

Berria.info
2013ko martxoaren 7a
17:01
Entzun

Orica Greenedge Australiako taldeak egun bikaina izan du gaur, bikoa egin baitu Paris-Nizan eta Tirreno Adriatikoan irabazita. Frantziako proban, Michael Albasini suitzarrak irabazi du laugarren etapa, 40 bat txirrindulariko tropeleko esprintean azkarrena izanda. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Andrew Talansky estatubatuarrak (Garmin) jarraitzen du lider. Gorka Izagirre (Euskaltel-Euskadi) bosgarren postuan da, bost segundora.

Tirreno Adriatikoan ere tropeltxo bateko esprintean erabaki da bigarren etapako garaipena, eta azken metro horietan Goss izan da azkarrena. Sailkapen nagusian Mark Cavendish Man Uhartekoak (Omega Pharma-Lotto) jarraitzen du lider. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.