Badira bi hilabete edo arraunlariak traineru denboraldia prestatzen hasi zirela. Negu bete-betean daude orain, 'neguko lana' esaten zaion horretan, eta gustura hartzen dituzte estropadak. Gaur izan dute bat: Portugaleteko Traineru Jaitsiera. Oriok irabazi du emakumezkoetan, Donostiarraren aurretik; gizonezkoetan, Zierbena A-k astindu du bandera, eta Ondarroa izan da bigarren.
Garai honetan faborito kontuez aritzea gehiegizkoa bada ere, Oriok eta Zierbenak irabaztea aurreikuspenetan sartzen zen, eta, alde horretatik, ez da ezusterik izan. Deigarria izan da gizonezkoetan Ondarroak bigarren egin izana, iazko taldea ia erabat eraldatu egin behar izan duelako aurtengoa osatzeko.
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1. Orio 14.37,8
2. Donostiarra 12,5era
3. Deustu 35,7"ra
4. Isuntza 43,1ra
5. Lutxana 1.54,6ra
GIZONEZKOETAN
1. Zierbena A 18.44,7
2. Ondarroa 6,5era
3. Santurtzi 10,9ra
4. Isuntza B 30,7ra
5. Deustu A 34,9ra