Getarian ere Orio nagusi, aurreko beste lau estropadetan bezala. KAE 1 ligak nagusia du, eta hor ez da zalantza handirik. Aise nagusitu zen. 15 segundo hobea izan zen bigarrena baino. Bigarren lekua Isuntzak bete zuen, eta, liga amaieran, saria duen toki horretan bukatzeko hautagai da. Izan ere, Santurtzik laugarren egin zuen, eta, orain, azkeneko horrek hiru puntu baino ez dizkio atera- tzen Lekeitioko taldeari. Eguneko beste albistea Elantxoberen zori txarra izan zen. Ziaboga batean geratu egin zen, eta zortzigarren lekuraino atzeratu zen eguneko sailkapenean. Gaur, Lekeition izango da seigarren estropada (12:00).
KAE 2koek ere arraun egin zuten atzo, eta Trintxerpek irabazi zion Orio Bri, Getxon.
Zumaia, Gipuzkoako ligan
Pasaian, Gipuzkoako ligako estropada jokatu zen, erlojuaren aurka, eta liderrak Zumaiak irabazi zuen. Estu joan zen gauza, oso estu, segundo bat baino tarte txikiagoan sartu zirelako garailea, Getaria-Tolosa eta San Juan. Gaur, Euskotren liga izango dute, Getxon, 12:00etan hasita.
Oriok gaindiezina da oraindik ere, eta bosgarren estropada ere irabazi egin du
KAE 1 ligako bosgarren estropadan nagusitu da, Getarian, eta, bigarren lekurako lehian, Isuntzak gora egin du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu