Arrauna: Euskotren Liga

Oriok irabazi du Coruñako bandera

Atzo hirugarren geratu ziren oriotarrak, baina gaur berreskuratu egin dute galduriko segundoak, eta tarte txikiarengatik nagusitu dira.

Orioko arraunlariak, iaz Kontxako bandera irabazi zutenean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Edu Lartzanguren.
2021eko uztailaren 4a
13:08
Entzun

Gaizki hasi, eta ondo amaitu. Hala laburbildu daiteke Oriok Galiziako uretan asteburu honetan eginikoa. Euskotren Ligako bigarren saioa egin dute gaur eguerdian, Coruñan, eta hiriko bandera eraman dute oriotarrek.

Ez zuten erraza. Lehenengo saioan, atzo, hirugarren geratu ziren. Beraz, gaurkorako erronka Arraun Lagunak traineruak atzo ateratako 5,48 segundoak jatea zen. Donostiarrak ere hiru segundo atera zizkion.

Lau segundo ehunekoengatik gailendu dira azkenean. Bigarren luzea izan da erabakigarria. Donostiarrek Hondarribia aurreratu zuten azken metroetan.

Edonola ere, atzoko hirugarren postua ordaindu du Oriok, eta Arraun Lagunak da Euskotren Ligako burua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.