Hondarribiak bizi hasi du estropada, ligako laugarren bandera irabazteko asmoz, eta atzeragotik heldu ziren oriotarrak. Baina eutsi egin diote Hondarribiaren erritmoari, eta azkeneko ziabogaren ostean gainditu egin dituzte Hondarribiakoak, baita Urdaibaikoak ere. Zazpi segundo baino gehiago atera dizkio bigarrenari.
Bigarren txandan, Cabokoak nagusitu dira, haiek ere atzetik aurrera eginda. Lau segundoko tartea egin diote bigarrenari, Donibaneri. Hirugarren txandan Zierbenako arraunlariak nagusitu dira.
San Migel ligan Hondarribiak jarraitzen du lehen lekuan, 57 punturekin, eta Urdaibaik bigarren, 49rekin, baina Oriokoek beren aukerak handitu dituzte Kontxako estropadan lortutako emaitzarekin. Hirugarren jarri dira sailkapenean, 43 punturekin. Gertu dituzte, ordea, Tiran (42) eta Cabo (41).