Ikusgarria izan da Portugaleten jokatutako banderarako lehia, eta ezustea eman du Oriok lehen postuan geratuta. 19 minutu eta 32 segundoko denborarekin lehen postua eskuratu dute Oriokoek.
Bigarren tokia Tiranentzat izan da, Galiziakoek lau segundo gehiago behar izan dituzte helmugara heltzeko. Hirugarren tokian, berriz, Urdaibai sailkatu da, txapeldunengandik zazpi segundora; eta Hondarribiarentzat izan da laugarren tokia, 19 minutu eta 40 segundoko denborarekin.
Gipuzkoako liga
Donostian, aldiz, San Juan izan da garaile 11 minutu eta 22 segundoko denborarekin. Bigarren tokian sailkatu da Hibaika zazpi segundo gehiagorekin, eta hirugarren Orio 11 minutu eta 42 segundoko denborarekin.