Pilota / Eskuz Banakako Txapelketa
Orkatilan min hartu duenez, litekeena da Barriolak ostiralean ez jokatzea
Abel Barriola pilotariak min hartu zuen astelehenean orkatilan, eta, ondorioz, zalantzan dago ostiralean Gonzalezen aurka jokatzeko moduan izango den. Ostiralean, Eskuz Banakako Txapelketako final hamaseirenetako partida jokatu behar dute Azkoitian (Gipuzkoa) Barriolak eta Gonzalezek, baina gaur, pilota aukeraketan, jakinarazi du Barriolak litekeena dela ez jokatzea. Bihar emango du behin betiko erabakiaren berri.
Izan ere, entrenamendu proba egingo du nola dagoen ikusteko, eta horren arabera hartuko du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu