Saskibaloia

Orlando 2-1 jarri da irabazten NBAko Ekialdeko finalean

Bart lortu du bigarren garaipena Clevelanden aurka.

2009ko maiatzaren 25a
09:18
Entzun
Nahiz eta Cleveland Cavarliers izan faborito, oraingoz Orlando Magic ari da irabazten NBAko Ekialdeko Konferentziako finala: 2-1. Bart lortu du bigarren garaipena: 99-89. Lau partida eskuratzen dituena sailkatuko da final nagusira.

Clevelanden oso bakarrik sentitu da erasoan LeBron James hegala (41 puntu). Askoz orekatuagoa aritu da Orlando alde horretatik.

Orlando Magic 99 (24+16+28+31). Lee (9), Alston (18), Howard (24), Turkoglu (13), Lewis (15);Pietrus (16), Gortat (4), Johnson, Battie.

Cleveland Cavaliers 89 (17+24+22+26). West (12), Williams (15), Ilgauskas (9), James (41), Varejao (4); Pavlovic, Smith (4), Wallace (4), Gibson, Kinsey.

Mendebaldeko finalean, Los Angeles Lakers 2-1 ari da irabazten Denver Nuggetsen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.