Gaur galduz gero, NBAko final nagusiari agur esango ziokeen Orlando Magicek, baina irabazi egin du Ekialdeko multzoko finaleko laugarren partida eta bizirik segitzen du. 92-96 nagusitu zaio Boston Celticsi. Honek segitzen du aurretik, aise: 1-3.
Dwight Howard Orlandoko pibota izan da onena: 32 puntu, 16 errebote, lau txapela. Haren taldekide Jameer Nelson basea ere ondo: 23 puntu, bederatzi asistentzia. Bostoneko onena, Paul Pierce hegala: 32 puntu, 11 errebote. Kevin Garnett pibotak 14 puntu, 12 errebote.
Orlandoren etxean jokatuko dute bosgarren partida.
Mendebaldeko finalean Los Angeles Lakers dago aurretik: 2-1 ari zaio Phoenix Sunsi irabazten.
Iaz Lakers izan zen txapeldun. Orlando geratu zen bigarren.
saskibaloia
Orlandok bizirik segitzen du NBAko Ekialdeko finalean
Bere lehen partida irabazi dio bart Bostoni. Honek erraz segitzen du aurretik: 1-3.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu