PILOTA

Orpazurda "erabat" apurtuta dauka Berasaluzek, eta ostegun edo ostiralean egingo diote ebakuntza

Sei hilabete inguru beharko ditu pilotariak berriro ere jokatu ahal izateko.

2013ko apirilaren 29a
17:02
Entzun

Pablo Berasaluze Asegarce enpresako pilotariak orpazurda hautsi zuen atzo eskuz binakako txapelketako finalean, eta, egin dizkioten azterketen arabera, "erabat" apurtuta dauka.

Asegarcek eman du lesioaren larritasunaren berri. Ostegunean edo ostiralean egingo diote ebakuntza Berrizko pilotariari, bihar ebakuntza aurreko probak egin eta gero.

Ebakuntza egin eta hogei bat egunera egongo da Berasaluze errehabilitazioan hasteko moduan, eta, lehen kalkuluen arabera, sei hilabete beharko ditu erabat osatu eta berriro ere lehiatu ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.