Izan ere, lau euskal txirrindulari horien ustez, Bermudez Gonzalezek eurei buruzko datu pribatuakilegalki plazaratu izanak eragin zuzena izan du beraien lana egiteko eskubidean. Dopinaren aurkako 'Puerto auzian' nahastu zituzten lauak eta Tourrak eta Unipublic-ek Tourretik eta Vueltatik kanpo utzi zituzten.
Hori dela-eta, frogatu nahi dute federazioko idazkari nagusiak egindakoa legez kanpokoa izan dela. Hau da, epaitegien esku zegoen sekretupeko informazio bat helarazi zien aipatutako erakundeei .
Txirrindularitza
Osa anaiak, Belokik eta David Etxebarriak federazioko idazkari nagusia salatu dute
Beraien, irudia eta ohorea zikintzeagatik eta beraien osasun egoera pertsonalari buruzko datu pribatuak plazaratzeagatik salaketa jarri dute Osa anaiek, Joseba Belokik eta David Etxebarriak Espainiako Txirrindularitza Federazioko idazkari nagusiaren aurka. Eugenio Bermudez Gonzalez jaunaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu