Osasunak eta Athleticek elkarren aurka jokatuko dute Espainiako Kopako final-zortzirenetako kanporaketa, gaurko zozketak erabaki duenez. Urtarrilaren 7an izango da lehen partida, Iruñean, eta hil bereko 14an itzulikoa.
Real Union Irungo (Gipuzkoa) taldea ere Kopan dago, eta Betis hartuko du. Lehen partida, Irunen.
Osasuna-Atheticeko irabazleak Sporting-Valladolideko garailearen kontra jokatuko du final-laurdenetan. Real Union-Betisekoak, berriz, Mallorca-Almeriakoaren aurka.
Espainiako Kopako final-zortzirenak
1. Ejido-Espanyol.
2. Racing-Valentzia.
3. Sporting-Valladolid.
4. Real Union-Betis.
5. Sevilla-Deportivo.
6. Atletico Madril-Bartzelona.
7. Osasuna-Athletic.
8. Mallorca-Almeria.
Final-laurdenak (urtarrilaren 21ean eta 28an)
A. 7ko irabazlea-3ko irabazlea.
B. 8-4.
C. 1-6.
D. 2-5.
Finalerdiak (otsailaren 4an eta martxoaren 4an)
- D-A.
- C-B.
Futbola
Osasuna-Athletic, Espainiako Kopako final-zortzirenetan
Real Unionek Betis hartuko du; lehen partida, Irunen. Urtarrilaren 7an eta 14an jokatuko dira kanporaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu