Futbola

Osasuna Glasgowra berriro, 1985ean bezala

Martxoaren 8an jokatuko dute UEFAko final-zortzirenetako joanekoa, Eskozian, eta Iruñean astebetera. 1985-86an Osasuna nagusitu egin zitzaion.

2007ko otsailaren 23a
14:39
Entzun
Eskozian egin zuen Europako txapelketetan debuta Osasunak, 1985eko urrian Glasgow Rangersen kontra, eta orain UEFAko final-zortzirenetan berriro haren kontra jokatuko du, atzo luzapeneko azkeneko minutuan Girondinsi irabazi eta gero (Javad Nekoumanek sartu zuen 1-0eko gola; argazkian, gola ospatzen Osasunako jokalariak).

Ivan Brzic zen 1985-86an Iruñeko taldearen entrenatzailea. 1-0 galdu zuten Eskozian UEFAko lehen kanporaketan, baina etxean 2-0 nagusitu ziren (Patxi Ripodas eta Enrique Martin izan ziren golegile), eta Osasunak aurrera egin zuen. Hurrengo kanporaketa galdu egin zuen, Warengem (Belgika) taldearen kontra. Oraingo hau laugarren partaidetza du Osasunak Europan, eta UEFAko aurreko marka berdindu du dagoeneko.

Glasgown martxoaren 8an jokatuko dute eta Iruñean 15ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.