Osasunak amaitu du Herbehereetan egin duen egonaldia. Gorritxoek herenegun jokatu zuten hango azken lagunartekoa, Heracles Almeloren aurka, eta 0-1 gailendu ziren. Hortaz, egonaldia ondo amaitu du Iruñeko taldeak. Guztira lau partida jokatu ditu: bat irabazi eta hiru berdindu. Taldeak itxura ona eman du jokatutako lau lagunartekoetan, batez ere defentsa lanean. Lau gol jaso dituzte, eta ondo eutsi diete arerioen erasoei, partidetako unerik zailenetan.
Azken lagunartekoaren ondoren, Iruñera itzuli zen Osasuna, arratsaldean. Jokalariek atseden eguna izan zuten atzo, eta gaur ekingo diote Taxoaren entrenatzeari, arratsaldeko seietan. Herbehereetatik itzulita, gorritxoek ez dute lagunartekoen kopurua murriztuko. Beste hiru lagunarteko jokatuko ditu aste honetan: Zaragozaren aurka ariko da bihar, Tafallan (19:00), eta Carranza Saria jokatuko du ostiraletik aurrera, Cadizen. Txapelketako lehen partida ostiralean bertan izango du, Madeirako Nacional taldearen aurka. Irabaziz gero, finala jokatuko du larunbatean, eta bestela, hirugarren posturako lehian ariko da. Torneoa amaitzean, astebete soilik faltako zaio Osasunari Espainiako Liga hasteko, Deportivoren kontra.
Osasuna itxura ona emanda itzuli da Herbehereetako egonalditik
Gorritxoek partida bat irabazi eta beste hirurak berdindu dituzte, eta ondo aritu dira defentsa lanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu