Osasuna 0-2 Betis

Osasuna joera aldatu ezinda dabil

Laugarrenez jarraian galdu du Arrasateren taldeak. Betisek gehiago zuen jokoan.

Epaileak jokaldi honetan erakutsi dio txartel gorria Moncayolari, gaur, Sadarren. JESUS DIGES / EFE
Epaileak jokaldi honetan erakutsi dio txartel gorria Moncayolari, gaur, Sadarren. JESUS DIGES / EFE
Paulo Ostolaza.
2024ko maiatzaren 5a
19:10
Entzun

Denboraldi amaiera pattala egiten ari da Osasuna. Sailkapen nagusian ez gora ez behera geratu dira gorritxoak, eta lau porrota jarraian daramatzate. Pasa den jardunaldian, gainera, oso irudi txarra eman zuten Granadan. Gaur hori konpontzeko gogoa erakutsi dute, baina alferrik: seigarren postua lortzeko Realarekin borrokan dabilen Betisek 0-2 irabazi du Sadarren.

Lehen minutuetan bi taldeak saiatu dira neurketa kontrolatzen, baina 24. minutuan epaileak Moncayolari erakutsi dion txartel gorriak baldintzatu ditu etxekoen asmoak. Hasieran, bat gutxiagorekin, eutsi diote bisitarien joari, baina atsedenaldiaren aurretik neurketa erabakita utzi du Sevillako taldeak. Ayozek 40. minutuan sartu du partidako lehen gola, eta Fornalsek bigarrena luzapenean. 

Bigarren zatian borrokatu da Osasuna, eta saiatu da markagailuan hurbiltzen. Erdiraketen bidez saiatu da min egiten, eta lortu du ia. Bi baloi jaurti ditu zutoinera, Catenak bat eta Iker Muñozek bestea. Irudia, gutxienez, aurreko astekoa baino hobea izan da. 

Sailkapen nagusian 11. postuan da Osasuna, 39 punturekin, eta datorren partida San Mamesen jokatuko du, Athleticek kontra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.