Osasunari amaitu zazkio estualdiak, larunbatean Bernabeun jokatuko duen partida galduta ere lehen mailan jarraituko baitu datorren denboraldian.
Realak, berriz, laugarren postu amestuari eusteko lanak izango ditu, atzo Real Madrilekin berdindu ostean, Valentzia aurretik jarri baitzaio. Ez du erraza izango datorren igandean, Deportivoren kontra, A Coruñakoak arrisku postuetan baitira, eta ahalegin guztiak egingo dituzte etxean irabazteko. Realak irabazi egin beharko luke laugarren postura igotzeko, eta Valentziak berdindu edo galdu. Sevillaren aurka jokatuko du Valentziak, eta andaluziarrek Europara sailkatzeko aukera txiki bat dute oraindik.
San Mameseko agurreko partida, berriz, ez da espero bezalakoa izan. Zuri-gorriek 0-1 galdu zuten Levanteren aurka. Rayo Vallecanoren kontra dauka azken partida, eta ez dago ezer jokoan.