Derbia izanagatik, eta derbietan lehia eta irabazteko grina biderkatzen den arren, Osasunak eta Athleticek ez zuten euren onena eman atzo Iruñean jokatu zuten partidan. 2-0 irabazi zuten gorritxoek, baina ikusle eta zaleen iritziz partida biribila jokatzetik urrun ibili ziren.
Flañori eman zion burukoaren ondorioz Yeste kanporatzea izan zen partidako mugarrietako bat. Izan ere, aurkariek jokalari bat gutxiago zutela ikusteak suspertu egin zuen Osasuna, eta kanporatzetik lasterrera iritsi ziren bi golak: bost bat minutura Dadyrena eta bi minutu beranduago Velarena.
Atzoko emaitzaren ondorioz, salbatze postuetara hurbildu da Osasuna, eta, Athletic, ordea, jaitsierakoetara.
Kirola
Osasuna nagusitu da derbian
2-0 irabazi dio Athletici. Eskasa izan zen partida, eta Yesteren kanporatzea izan zen mugarria. Laino itsu artean jokatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu