FUTBOLA

Osasuna, zulotik gertuago

Iruñeko taldeak 1-0 galdu du Rayo Vallecanoren aurka. Larriveyk sartu du gol bakarra, 89. minutuan, penaltiz. 

2014ko martxoaren 26a
08:20
Entzun

Osasunaren bolada txarrak ez du etenik. Iruñeko taldeak bosgarren partida galdu du jarraian, eta horren ondorioz, jaitsiera postuetan egon daiteke bihar, Getafek edo Valladolidek irabazten badu. Gaur berriro partida kaskarra jokatu du, eta hala ere, puntu bat lortzekotan izan da. Baina partida amaitzear zela epaileak Rayoren aldeko penaltia adierazi du, eta etxeko taldeak ez du aukera galtzen utzi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.