Osasunak 73.808.701 euroko zorra du, eta horri inguruko klubei zor dizkien 426.700 euroak gehitu behar zaizkie. Angel Vizcay taldeko gerenteak eman du datua gaur, taldeak eginiko akziodunen ezohiko batzarrean. Jokalariei 6,2 milioi euro zor zaizkie, eta uztailaren 31aren aurretik 5,2 ordaindu ezean taldeak ezingo du Bigarren Mailan parte hartu.
Batzar berean presidente berria aukeratzeko hauteskundeak irailean egitea erabaki dute bazkideek. Aurretik abuztuan eta azaroan egiteko aukera atzera bota dute.
Hau da Osasunak duen zorra, atalez atal:
Jokalariekin: 6.290.968 euro
Ogasunarekin: 47.410.559 euro
Gizarte Segurantzarekin: 690.760 euro
Bankuekin: 12.878.464 euro
Hornitzaileekin: 2.841.621 euro
Jokalarien ordezkariekin: 1.675.345 euro
Beste klub batzuekin: 2.016.684 euro