Sailkapenaren goialdean jarraitzeko beste puntu bat poltsikoratu du Osasunak. Gironan jokatu dute gaur gorritxoek; neurketa berdindua izan da, borroka askokoa eta gol aukera gutxikoa. Nafarrek garaipena lortzeko gogo gehiago erakutsi dute, baina ez da nahikoa izan, eta bana berdindu dute.
Kike Barja izan da Osasunaren golegilea. Chimy Avilak ondo borrokatu du baloi bat, Barjari utzi dio, eta, jokaldiak arriskurik ez zuela zirudienean, aurrelariak jaurtiketa bikaina egin du area ertzetik. 36. minutua zen.
Gironak ez du denbora askorik behar izan partida berdintzeko. Atsedenaldiaren aurretik, 45. minutuan, geldikako jokaldi bat bikain baliatu dute katalanek. Yangel Herrera buruz utzi dio David Lopezek, eta hark, ahal zuen bezala, sareetara bidali du baloia.
Bigarren zatian estutu du Osasunak, baina defentsan lan ona egin du Gironak.
Gaurkoarekin 17 puntu ditu Osasunak, eta zortzigarren postuan jarraitzen du sailkapen nagusian.
Girona: Gazzaniga; Couto, Bueno, David Lopez, Javi (Gutierrez, 74'); Yangel Herrera (Reinier, 74'), Romeu, Aleix Garcia, Toni Suarez (Riquelme, 55'); Manu Vallejo (Valery, 55') eta Castellanos (Stuani, 81').
Osasuna: Herrera; Nacho Vidal, Unai Garcia, Juan Cruz, Manu Sanchez, Torro (Brasanac, 64'), Ruben Peña (Aimar Oroz, 64'), Moncayola, Moi Gomez (Ibañez, 82'), Abde; Chimy Avila (Kike Garcia, 82').