Futbola

Osasunak Bayer Leverkusen izango du kontrario

UEFAko final-laurdenetako joaneko neurketa Alemanian izango da, apirilaren 5ean. Itzulikoa, apirilaren 12an.

2007ko martxoaren 16a
14:36
Entzun
Kontrario gogorra egokitu zaio Osasunari UEFAko final-laurdenetan: Bayer Leverkusen Alemaniako taldea (informazioa espainieraz eta frantsesez). Joaneko partida apirilaren 5ean jokatuko da, Alemanian, eta itzulikoa apirilaren 12an, Iruñean.



Europan izena daukan taldea Bayer Leverkusen. 1987-88an UEFA irabazi zuen, esaterako. Gaur egun Alemaniako Ligan seigarren dago. Roque Junior zentrala, Bernd Schneider (Alemaniako selekzioko kidea) eta Marko Babic erdilariak, edota Andri Voronin aurrelaria (Alemaniako Ligako golegilea 2002-03an) bezalako jokalariak dauzka. 22.500 lagun sartzen dira haren estadioan.

Kanporaketako irabazleak, Sevilla (Espainia)-Tottenham (Ingalaterra) lehiako garailearen kontra jokatuko du finalerdietan apirilaren 20an eta maiatzaren 3an. Finala maiatzaren 16an izango da, Glasgown (Eskozia); bertan egin dute gaur UEFAko zozketa.



UEFAko beste kanporaketak: Az Alkmaar (Holanda)-Werder Bremen (Alemania) eta Espanyol (Katalunia)-Benfica (Portugal).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.