Futbola

Osasunak Clerc fitxatu du, eta Alavesek, Espinoza

Gaur hasiko da denboraldia Espainako Lehen Mailan, Osasunaren eta Eibarren partidekin.

Riera eta Fuentes Osasunakoak, aurkezpenean. JESUS DIGES, EFE
2016ko abuztuaren 19a
10:59
Entzun

Gaur hasiko da Espainiako Lehen Mailako Liga bi euskal talderen partidekin. Osasunak ekingo dio denboraldiari 20:45ean Malagaren aurka. Oier Sanjurjo Lizarrako erdilariak gaur BERRIAn esan du taldea prest ikusten duela. Iruñeko klubak bitartean fitxaketekin jarraitzen du, eta gaur jakinarazi du Carlos Clerc Espanyoleko ezker hegaleko kataluniarra fitxatu duela. Pasa den denboraldian Gironan jokatu zuen Bigarren Mailan.

Espanyol utzita fitxatu du Osasunak bi denboraldirako. Denboraldi honetarako klubak egin duen zazpigarren fitxaketa da. Aurrekoak Oriol Riera (Deportivo), Fran Merida (Huesca), Jaime Romero (Zaragoza), Fausto Tienza (Alcorcon), Juan Fuentes (Espanyol) eta Goran Causic (Eskisehirspor Kulub) izan dira. Horiez gain, erdilari bat eta bi aurrelari fitxatzeko lanean ari da Iruñeko kluba.

Alavesek ere gaur jakinarazi du fitxaketa bat: Cristian Espinoza argentinarra. Vila-realek tzita ariko da Gasteizen denboraldi honetan. 21 urte ditu eta aurrelaria da. Rioko Olinpiar Jokoetan selekzioarekin jokatu du, eta Alavesek bere webgunean dio etorkizun handiko jokalaria dela. Aurreko denboraldian Argentinako Huracan taldean jokatu zuen, eta aurten fitxatu du Vila-realek.

Osasunaren ostean, Eibarrek jokatuko du gaur gauean. Deportivoren zelaian ekin beharko dio jardunari, gaur gauean (22:00). Beti izaten da berezia hasiera, eta gaurkoak beste osagai bat ere badu berezitasunean. Izan ere, Coruñako taldearen entrenatzailea Gaizka Garitano da, eibartarren entrenatzaile eta jokalari ohia.

Athleticek, Realak eta Alavesek etzi jokatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.