Osasuna 2-0 Elx

Osasunak eskura du Lehen Mailan jarraitzea

Nafarrak hobeak izan dira Elxen aurka, eta Barjaren eta Gonzalezek bere atean sartutako golari esker irabazi dute. 37 puntu dituzte, eta hamarrera dituzte jaisteko postuak.

Brasanac, gaur, Osasunaren bigarren gola ospatzen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2021eko apirilaren 18a
20:28
Entzun

Lehendik ere bideratua zuen etorkizuna Osasunak, baina urrats handia egin du gaur. Bigarren garaipena eskuratu dute jarraian gorritxoek, gaur Sadarren, Elxen aurka (2-0), eta 37 puntu dituzte jada. Sailkapenean 12. postuan daude, eta 18. postuan den Valladolidek baino hamar puntu gehiago dituzte. Lehen Mailan jarraitzea, beraz, eskura dute nafarrek.

Gaurko neurketan Elx baino hobeak izan dira, eta nagusitasun hori markagailura eramaten jakin dute, gainera. Aukeraren bat edo beste izan dute bi taldeek partidaren hastapenean, baina, minutuek aurrera egin ahala, nagusitzen hasi dira etxekoak, eta lehen gola 38. minutuan heldu da. Manu Sanchezek barneraldia egin du arean, baloia atzera pasatu dio, eta ongi amaitu du jokaldia Kike Barjak. Joan den astean ere eman zuen gol bat ekarri zuen beste pase bat Sanchezek.

Bigarren gola, berriz, 68. minutuan heldu da. Baloi bat borrokatu du Darko Brasanacek, eta baloia erdiratu du Budimirrek erremata zezan. Hura saihestu nahian zebilen Diego Gonzalez, baina azkenean berak sartu du baloia atean. Ezin zuen sinistu Elxeko jokalariak. Talde valentziarra 19. da sailkapenean.

Osasuna: Herrera; Nacho Vidal (Roncaglia, 74 min), Aridane, David Garcia, Manu Sanchez (Ramalho, 74 min); Torro, Brasanac, Moncayola (Oier, 84 min), Ruben Garcia, Kike Barja (Torres, 74 min); eta Budimir (Chimy Avila, 74 min).

Elx: Gazzaniga; Palacios, Dani Calvo, Diego Gonzalez, Mojica; Marcone (Luismi, 84 min), Gutierrez (Rodriguez, 74 min), Josan (Piatti, 64 min), Rigoni (Morente, 64 min); Boye eta Pere Milla (Nino, 74 min).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.